XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Franciscanismo 1947'gn urtean, Aita Mendia Madril'era destinatu zutenean, Franciscanismo aldizkaria ere, Aita Garate'n ardurapean jarri zuten.

Baiña, idazle talde arduradunek, zerbait geiago nai zuten.

Eta ausarditsu, izen berriarekin, beste aldizkari bat argitaratzen asi ziran: 3. Anaitasuna izeneko aldizkaria

Aldi artan, Aita Garate'k, lan asko egin eta bere laguneri, lan asko egiñerazi zien.

Aita Garate'k, euskera erreza, gozoa, xamurra, errikoia, biguña ta aspergabea erabilli zuan.

4. Astea izenekoa Gerora, 1956, 1957 eta 1958 urte inguruan, beste aldizkari bat ateratzeko ametsetan ibilli zan: Astea izeneko aldizkaria.

Baiña, 1958'gn urtean, Tolosa'ko pralletegian Guardian egin zutenean, antxen bertan bukatu ziran aren lur berriak urratzeko amets eta asmoak.

5. Goiz Argi 1959'gn urtea bukatzerakoan Goiz Argi aldizkaria argitaratzeko baimena lortu zuan.

Baiña, asiera asieratik, arazo garratz bat izan zuan: Zuzendari iraunkor baten bearra ta billatu eziña: 1960'gn urtean zuzendari: Karmelo Iturria izan zan.

1961'gn urtean: Iñaki Bereziartua. 1962'gn urtean: Eugenio Agirretxe. 1963'gn urtean: Fernando Mendizabal; eta 1964'gn urtean: Jose Antonio Garate.

Urte orretan, nai ta ez, bere gain artu bearra izan zuan.

Aldi artan, zortzi orrialde bete bear izaten ziran.

Eta oietatik iru, oso osorik berak betetzen zituan.

Gero, Goiz Argi, Agustin Miner jaunaren eskuetan utzi zuan.